Plastiko-injekzioko moldearen garrantzia

molde proceso de inyección de plástico

Plastiko-injekzioko moldearen garrantzia

Injekzio piezen fabrikaziorako, molde bat edukitzea beharrezkoa da. Moldearekin bezeroak eskatzen dituen pieza esklusiboak sortzea lortuko dugu. Hor dago bere garrantzia.
Aipaturiko moldearen fabrikazioak inbertsio handia suposatzen du enpresarentzat baina epe ertain eta luzera errentagarria izaten da.

Moldea profesional desberdinen artean egindako ikerketa sakon baten emaitza da: diseinatzailea, proiektugilea, bulego teknikoa, Ingeniaritza, bezeroa eta injekzioko profesionala.
Lehen moldea egiteko, beharrezkoa dugun altzairu tipoa eta mailagain kantitatea jakin behar dugu. Material termoplastiko egokia beti kontuan hartzea beharrezkoa da. Horien artean materialak hurrengo hauek izan daitezke: Poliestireno, Polipropileno, Poliamidas…

Gainera beste zehaztasun batzuk kontuan hartu behar dira moldearen bizitza baliagatzeko: guk egin dezakegun piezetako kopurua, industrializazio-urteak…

Moldea gure instalazioetan gorde eta mantentzen dugu, erabat identifikatuta, bezero bakoitzak modu esklusiboan erabiltzeko. Horregatik modurik onenean hura zaintzeaz arduratzen gara, bezeroari bere kontserbazio egoerazinformatuz.

Garrantzizkoa iruditzen zaigu moldea gurea izango balitz bezala zaintzen. Bezero bakoitzarentzat hain garrantzitsua den pieza horren fabrikazioa haren mendean egongo delako.
Hau guztiarekin argi geratzen da moldearen garrantzia plastiko-injekzioan