Covid-19aren aurkako pantailak

Pantalla facial covid-19

Covid-19aren aurkako pantailak

Inoiz imajinatuko ez genituen garaiak bizitzen ari gara. Koronabirusaren pandemia mundu osoan zabaldu da eta ondorioz, jarduera guztia eteten ari da, ospitaleak kolapsatuz eta horrelako birus baten aurrean ia babes-neurririk hartu gabe.

Norbera babesteko ekipamenduen (NBE) eskasia ikusita, “Aurpegia babesteko pantailak” egitea erabaki dugu.

Plastikoa injektatzeko gure makineria erabiliz, pantailaren azterketa, diseinua eta moldearen fabrikazioa egin ditugu, Babes Fazialeko produktua fabrikatzeko.

Ondo dakizunez, airearen eta hitz egitean kanporatzen ditugun listu-partikulen bidez transmititzen den Covid-19aren transmisioari aurrea hartu ahal izateko, komeni da prebentzio-neurri guztien konbinazioa erabiltzea. Konbinazio horrek babes-maila gehigarria eman dezake, neurri batek huts egiten badu edo eskuragarri ez badago ere.

Pantailak ekintza iragazlerik gabeko begi-babesle osotzat har daitezke eta horretan oinarrituta, komenigarritzat jotzen da UNE-EN 166 arauan (2002ko apirila) aipatzen diren baldintzak betetzea eta zehazkiago, 3. motako (“likidoen tantak eta zipriztinak”) babesleei aplikatzen zaizkienak.