Kontrolatzeko portamandoak

Portamandos de control

Kontrolatzeko portamandoak

Plásticos Erce-n plastikozko piezak injekzio bidez egiten ditugu, eta sektore askotarako egiten dugu lan. Pieza guztiak eskaeraren arabera egiten ditugu. Horregatik, “KONTRALATZEKO PORTAMANDO” hau erakutsiko dizuegu gaur.

 

KONTOLATZEKO PORTAMANDOAREN EZAUGARRIAK

Esan dizuegun bezala, hainbat sektoretarako piezak egiten ditugu, eta, oraingoan, linea zuriaren sektorerako diseinatu eta fabrikatu dugu. Portamandoan 5 aholeku biribil eta karratu bat jarri ditugu, eta horrela lortu dugu manometroak eta prozesua kontrolatzeko erlojuak sartzeko beharrezko neurrira egokitzea. Gainera, 4 zulo txikiago ditu behealdean, Led lanparak sartzeko. Praktikoagoa eta bisualki erakargarriagoa egiteko, zulo bakoitzaren ondoan, emango zaion erabilerari dagokion ikonoa serigrafiatu dugu.

Neurriak dira kontuan hartu beharreko ezaugarrietako bat:

  • Luzaera: 500 mm.
  • Zabalera: 150 mm.
  • Sakontasuna: 20mm.

 

ERABILITAKO MATERIALA

Portamando hau fabrikatzeko, ABS materiala erabili da. Material honek pieza estetikoak egiteko aukera ematen digu, RAL9006n margotutako akaberarekin eta kolore beltzeko serigrafiarekin.

Zergatik erabiltzen dugu material hau?

Material horrekin fabrikatzearen arrazoia piezari presentzia ematea da, bistan geratzen delako eta estetikoki oso egokia delako. Gainera, ABSaren erabilerari esker, pieza pertsonalizatu dezakegu eta kolore korporatiboeman. Horrela askoz ere bisualagoa eta profesionalagoa izango da.

 

Plastikozko injekzioan egindako pieza baten bila zabiltza? Plásticos Ercen profesional talde handi bat daukagu. Eskura dugun ezagutza, esperientzia eta talde teknikoari esker, zure proiekturako behar duzun pieza berezi hori lortzeko gai gara. Plásticos Erce-n produktua garatzeko zerbitzu integrala eskaintzen dugu.